Udal eraikin zaharreko hainbat altzari enkantean jarri dira
2021eko uztailaren 6tik 14ra bitartean altzari hauek eraikinean bertan ikusteko aukera izango da. Hemen duzue enkantera aterako diren altzari loteen bilduma eta enkantean parte hartzeko informazio guztia.
Zaldibiako Udalak behar bezala aprobetxatu ezin dituen hainbat altzari enkantean aterako ditu. Herritarronak diren ondasunak herritarren eskura geratzea nahiko genuke.
EGUTEGIA: Xehetasun guztiak esleipen baldintzetan
- Uztailaren 6tik 14ra bitartean altzari hauek lekuan bertan IKUSTEKO ETA IKUTZEKO AUKERAizango da.
- Uztailaren 6tik 15era bitartean, ESKAINTZAK UDALETXEAN ERREGISTRATZEKO tartea izango da.
- Uztailaren 16an SOBRE IREKIERA burutuko da goizeko 10etan udaletxean.
- Uztailaren 17tik 25era ESLEITUTAKO ALTZARIAK ATERATZEKO tartea.
BALDINTZAK: Xehetasun guztiak esleipen baldintzetan
- Enkantean parte hartzeko udalerrian erroldatuta egon beharko da edo Zaldibiako Udal langilea izan.
- Lote bakoitzagatik eskaintza bat egin beharko da, horretarako formularioa betez. Hau aurkezterakoan 10 eurotako behin behineko bermea jarri beharko da eskaintza erregistratzeko unean.
- Esleitutako lotea erretiratu aurretik, esleipenean zehazturiko ordainketa egin beharko da.
- Esleitutako lotea erretiratzea interesatuaren kontura eta ardurapean burutuko da.