Datorren astelehenean, hilak 28, iluntzeko 18:30etik 20:00etara Udal Herri-Batzarra ospatuko da Herri Antzokian. Jarraian duzue bertan landuko den gaiordena. Bertaratzeko deia egiten dizuegu!
Udal Herri-Batzarra:
EGUNA: azaroak 28, astelehena
ORDUA: 18:30etik 20:00tara
LEKUA: Herri Antzokian
LANDUKO DIREN GAIAK:
• Udal Batzordeetan 2016an egin denaren berri eman eta 2017rako aurreikuspenak motzean aipatu
• 2017rako Udal zerga eta tasen berri eman
• Parte Hartze prozesuaren inguruko akordioa eta plangintza azaldu
• Bilore: enpresa bat interesatu da eta honen berri emango da
• 2017rako Aurrekontuak lantzen: ekarpenetarako tartea
• Norberak lekarkeena
Herritar gisa zeresana izango duzulakoan eta aipatutako gaiek duten pisua ikusita, zure ekarpenak oso garrantzitsuak dira Udalarentzat eta nola ez, herriarentzat.
Besterik gabe, batzarrean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.