Udal Herri Batzarra irailaren 27an

Batzarra 19:00etan izango da Karreane Kultur Etxean. Hainbat gai izango dira hizpide eta herritarrei bertaratzeko gonbita egiten die Udalak. Jarraian ikus dezakezue gaiordena.

UDAL HERRI-BATZARRA:

EGUNA: IRAILAK 27, OSTEGUNA
ORDUA: 19:00etan
LEKUA: Karreane Kultur Etxea

LANDUKO DIREN GAIAK:
o Udaletxe berria eraikitzeko mailegu baldintzen, tramiteen eta aurreikuspenen berri ematea
o Artxanberriko kulturguneari buruzko informazioa ematea
o ZAPP mugikorrerako aplikazioari buruzko xehetasunak azaltzea
o Landa-eremuko hondakinen bilketa hobetzeko egingo diren aldaketen berri ematea
o Enirio-Aralar Mankomunitatearen baitan dagoen egoera azaltzea
o Biloreren eraispen prozesua azaltzea
o Festa aurreko oharrak ematea
o Norberak lekarkeena

Besterik gabe, batzarrean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.
Eskerrik asko, 


Zaldibin, 2018ko irailaren 19an