Ostegunean, hilak 10, iluntzeko 7etan Karreane Kultur-Etxeko goiko aretoan burutuko da Batzarra. 2016ko aurrekontuak eta erronkak izango ditugu hizpide, besteak beste. Herritar oro etortzera gonbidatzen dugu.
Otsailaren 22ko Osoko Bilkuran 2016rako udal aurrekontuei onarpena eman zitzaien behin-behinean eta martxoaren 2an, Gipuzkoako Agiri Ofizialean argitaratu da horren berri.
Aurrekontuak osatzeko erabili ditugun irizpideak azaltzeko, eta aurtengo erronka eta inbertsioen berri emateko antolatu dugu Herri-Batzarra.
Aurrekontuez gain, Udaleko beste gaietaz hitz egiteko aukera izango da batzarrean.
EGUNA-ORDUA: Martxoak 10, OSTEGUNA, 18:30ean
LEKUA: KARREANE KULTUR-ETXEAN
Besterik gabe, batzarrean elkar ikusiko dugulakoan agurtzen gara.