Udal Herri Batzarra ostiralean, aurrekontuak hizpide

Urtero bezala, Herri Batzarrerako deialdia egin du Udalak, 2022ko erronkak eta aurrekontua azaldu eta ekarpenak jasotzeko. Ostiralean, hilak 28, izango da batzarra, 18:00etatik 19:00etara Udaletxeko areto nagusian. 

"Zer ekarriko digu 2022ak? Zeintzuk dira arloz arloko erronka nagusiak eta honi lotutako aurrekontuak?" . Ordubeteko iraupenean gai horiek aletu eta erantzuten saiatuko dira udal ordezkariak, baita bertaratuen ekarpenak jaso eta galderei erantzuten ere. Urtarrilaren 28an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan izango da bilkura Udaletxeko Areto Nagusian.

 

Gainera, berrikuntza gisa, euskara ez dakienarentzat aldibereko itzulpen zerbitzua eskainiko da. Horretarako, Telegram aplikazioa mugikorrean deskargatuta ekartzea komeni da, baita aurikularrak ekartzea ere.