Udal herri batzarraren data berria

Udal Herri Batzarra maiatzaren 28 asteartera atzeratu da, ostegunean Goimenek antolatuta  Tejeriko Kixkurgunearen irekiera ekitaldiak izango direla eta.

 

MAIATZAK 23 OSTEGUNA: KIXKURGUNEREN IREKIERA EKITALDIAK

Tejeriko Goizane zentroan dagoen KIXKURGUNE taberna-dendaren IREKITZE JARDUNALDIA antolatu dute ostegunerako.

11:00etan IREKIERA OFIZIALA: Agintari eta arduradunen parte hartzearekin

19:00etan IREKIETA FESTA

Iker Zubeldia eta Amets Arzallus bertsolariak,
Goierriko bertso eskola, Peti abeslaria,
TXOTXa eta txerri errea dastatzeko..

MAIATZAK 28 ASTEARTEA: UDAL BATZARREKO GAIORDENA: 

19:00etan KARRERANEn

1 -. UDALAREN AURKEZPENA

  • Azken bi urtetako BALORAZIO OROKORRA
  • ESKU ARTEAN ditugun lanen berri eman: Besteak beste...
    • Hondakinen kudeaketa sistema berriaren lehen datuak.
    • Udala eta Elizaren arteko hitzarmena zertan den.
    • Berdintasun diagnostikoa eta formakuntza tailerrak.
    • Jatorri aniztasun eta jaiotze lekuen inguruko azterketa.
    • Espainiar bandera udalean zintzilikatzeko agindua zertan den.
  • AURRERA BEGIRA ditugun erronkak konpartitu
    • Auzokonposta sustatzeko plana.
    • Argiteria publikoari buruzko plangintza.
    • Ur sareari buruzko azterketa eta plangintza.
    • Herri bideak konpontzeko plana.
    • Motordun ibilgailuen erabileraren inguruko hausnarketa.

2 -. HERRITARREN IRITZI, PROPOSAMEN ETA EKARPENAK

  • Egindako lanari buruzko HERRITARREN BALORAZIOA
  • Herritarren IRITZI eta EKARPENAK
  • Aurrera begira lantzeko herritarren PROPOSAMENAK