Hemen duzue pasa den ostegunean izandako batzarrean aipatutakoen berri. 2017ko aurrekontuak eta parte hartze prozesuaren emaitzak azaltzea, eta Artxanberriko Udal-almazen berria ezagutzea ziren batzarreko helburuak.
2017ko urtarrilaren 30eko Osoko Bilkuran onartu zen behin-behinean Zaldibiako Udalaren 2017rako aurrekontua. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean otsailaren 3an argitaratu zen iragarpena. Otsailaren 21era arte dago jendaurrean eta erreklamazioak jartzeko epean, Udaletxean.
Herri Batzarrean aurrekontuaren ildo nagusiak azaldu ziren eta atxikitako dokumentuan dago bertan aipatutakoaren laburpena.