Udal zerbitzuen ordutegiak neguko oporretan

Jarraian kontsultatu ditzakezue datozen asteetan Udal zerbitzuek izango dituzten ordutegiak. Abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra bitarte hainbat aldaketa izango dira ohiko ordutegietan. 

ZERBITZUEN LABURPENA:

 

UDALETXEAN:

Abenduaren 21etik urtarrilaren 5ra, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 15:30era. Abenduaren 24 eta 25ean, eta abenduaren 31, urtarrilaren 1ean eta 6an ITXITA egongo da. Bertan honako zerbitzuak aurkituko dituzu:

 

ARRETA ZERBITZUA                     

943 88 03 57 eta bulegoa@zaldibia.eus

 

KONTUHARTZAILETZA               

943 88 03 57 eta kontabilitate@zaldibia.eus

 

GIZARTE ZERBITZUAK     

Jendaurreko arreta abenduak 21, 28, eta urtarrilak 4,  9:00etatik 13:00etara, aurrez hitzordua hartuta. 

943 88 20 00 eta gizarte@zaldibia.eus 

 

 BESTE ZERBITZUAK: BAKE EPAITEGIA 

Jakinarazi digute urtarrilaren 7ra arte ez dutela Zaldibian zerbitzurik emango eta Ordiziara bideratzeko eskaerak.

Telefonoa: 943 88 11 35

    

KARREANE KULTUR ETXEAN

Abenduaren 23ra arte astelehenetik ostiralera 12:30etik 19:30era. Abenduaren 24tik urtarrilaren 3ra (biak barne) ITXITA egongo da Kultur Etxea. 

943 16 03 38 eta kulturetxea@zaldibia.eus

 

KONTUAN HARTZEKOA

 

Derrigorrezkoa da udal eraikinetara musukoa jantzita sartzea eta sarreran dagoen gel hidro-alkoholikoaz eskuak igurztea.

 

Egin behar duzun tramitea telefonoz edo telematikoki egin badezakezu, hala egitea gomendatzen da.

 

Soilik tramiterako beharrezkoak diren pertsonak sartu.

 

Errespetatu itxaron puntuak eta beteak badaude eraikinaren kanpoan itxaron norbait atera eta tokia egin arte.