1.227 hautetsiren atxikimendu, 153 alkate, 393 herrietako ordezkariek larunbatean Udalbiltza berrantolatzeko batzarra egingo dugu Donostian.Euskal Herriko instituzio nazional bakarra da Udalbiltza, eta aro berriari ekingo dio. Zaldibiako Udaleko zinegotzik gehienak bertan izango gara.
Duela bi urteko udal hauteskundeen ondoren, 2012ko martxoan abiatu zen Udalbiltza berrantolatzeko prozesua: 27 hautetsik jakinarazi zuten zazpi herrialdeetako udal eta zinegotzi guztiei gutunak bidali zizkietela, prozesuarekin bat egin zezaten. Iazko uztailean talde sustatzailea sortu genuen, eta hautetsien ekarpenak jasotzen hasi ginen. Joan den azaroan iragarri genuen aurtengo martxoaren 2an izango dela Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Iritsi da ordua.
Batzarra
- Larunbatean izango da, Donostian, Viktoria Eugenia antzokian.
- 10:30ean irekiko ditugu ateak, eta atxikimendua emana duten hautetsiek kreditazioak jasoko dituzte 11:00ak artean.
- 11:00etan hasiko da Udalbiltza berrantolatzeko batzarra. Ordu eta erdi inguru iraungo du, aurreikuspenen arabera.
Gai ordena
- Sarrera: Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak ongi-etorria egingo die batzarreko partaideei.
- 1. gaia: 1.1. Edukiak: Euskal Herriaren diagnostiko bat (bideoan), hautetsien ekarpenak (inkesta batean emandakoak) eta eragileekin izandako bileren aipamena. 1.2. Udalbiltzaren lehentasunak eta bozketa.
- 2. gaia: Funtzionamendua. Barne araudiaren azalpena eta bozketa.
- 3. gaia: Zuzendaritzaren osaketaren aurkezpena eta bozketa.
- 4. gaia: Udalbiltzako lehendakari berriaren hitzaldia. Aurrez, Loren Arkotxa Udalbiltzako lehendakari ohiak eta Jesus Mari Agirrezabala Udalbiltza-Udalbideko lehendakariorde ohiak lekukoa pasatuko diote.
- Agurra, ereserkia. Soprano baten bidez.
Bilkuran zehar bi kultur emanaldi txiki izango dira.
Lehentasunak lantzen
- Udalbiltzaren talde sustatzailea azken hilabeteetan lehentasunen proposamena jorratzen ari dira, arlo hauei garrantzia emanda: lurralde garapena, kohesio sozioekonomikoa, Euskal Herriaren nazio egiturak, herrien arteko harremanak, naziotasuna, nazioarteko lana…
Zuzendaritza
- Talde sustatzaileak martxoaren 2ko batzarrean egingo du zuzendaritzaren osaketaren proposamena, kontuan hartuta: Euskal Herriko zatiketa administratiboa, zazpi herrialdeak, aniztasun politikoa, generoa eta hizkuntza (euskara).
- 19 lagunek osatuko lukete zuzendaritza.
Atxikimendu kopurua (orain artekoa)
- 1.227 hautetsi.
- Haietatik 153, alkateak dira.
- 1.227 hautetsi haiek 393 udaletako partaideak dira. Euskal Herriak orotara 685 udal daude.
- Oraindik atxikimendua eman ez duten hautetsiei azken egunetan euren udaletxera gutuna helarazi diegu, e-postaz ere bai, atxikimendua emateko eskatuz. Udalbiltzak izaera irekia eta parte hartzailea du, uste dugu denon artean jarraitu behar dugula gure nazioa eraikitzen. Bereziki, Euskal Herria aintzat hartzen duten hautetsiei eskatzen diegu batu daitezela Udalbiltzara. Hain zuzen, udalbiltza2012.net atarian dute horretarako aukera.
Sorrerako bost irizpideak
Aipatutako guztian, 1999an Udalbiltza sortu zeneko bost printzipioak aintzat hartuta ariko gara lanean. Gogoratuz, hauek dira bost irizpide horiek:
- Euskal Herria nazioa dela aldarrikatu.
- Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen lagundu, lurraldetasuna aintzat hartuz.
- Nazio eraikuntza bultzatu.
- Herrialde guztietako udalerrien arteko harremanak eraikitzen lagundu hainbat alorretan.
- Nazioartean Euskal Herria nazio berezko eta desberdindua dela adierazi.
Zaldibiako Udaleko ordezkaritza
Zaldibiako Udaleko Bilduko zinegotziak bertan izango gara.