Gaurko agerkari ofizialean dator aste honetan Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri duen neurria: udalen finantzaketarako foru funtsa %20an murriztuko duenaren erabakia. Erabakia indarrean dago gaurtik eta hurrengo ordainketak murrizketarekin izango dira. Horren aurrean, Zaldibiako Udaleko Alkateak gutuna bidali dio Diputatu Nagusiari. Jarraian informazioa eta gutuna.
Apirilaren 2an bildu zen telematikoki Markel Olano Diputatu Nagusia Gipuzkoako Udal guztietako Alkateekin. Bilera hartan, Foru Aldundiaren Sail ezberdinen egoera azaldu zien Diputatu Nagusiak, tartean Ogasun Sailarena. Adierazi zuten aurtengorako aurreikusitako diru-bilketa ez dela esperotakoa izango eta %20-25 gutxiago bilduko dela kalkulatzen dutela. Bada aste honetan, bitarteko beste inolako hartu-emanik gabe Foru Aldundiak erabakiaren berri eman du komunikabideetan asteartean eta gaur Aldizkari Ofizialean.
Hala, Udalek, urtean zehar lau ordainketatan jasotzen dugun diru-ekarpena %20ko murrizketarekin etorriko da hemendik aurrera. Zaldibiako Udalaren kasuan, 2020rako 1.942.438,04€ko aurrekontua dago onartua, hortik 1.162.000€ (aurrekontuaren %59,82) Foru Funtsetik datorrelarik. Beraz, kopuru hori %20 murriztuta, 232.400€ gutxiago izango ditu Zaldibiako Udalak urteari aurre egiteko, aurrekontu osoa %12 jetxiko da.
Erabaki honen aurrean, Zaldibiako Alkateak, Gipuzkoako beste hainbat alkatek bezala, gutuna bidali dio Markel Olano Diputatu Nagusiari. Bertan honakoa esanaz:
Nik, Eztitxu Mujika Mariezkurrena, Zaldibiako alkate naizenak maiatzaren 12an Diputatuen Kontseiluak onartutako Udalen Finantzaketarako Foru Funtsaren (aurrerantzean UFFF) inguruko erabakia salatu nahi dut.
Covid 19aren krisian ere, udalek lehen mailako erantzuna eman dugu. Ez dugu onartzen aldebakarrez harturiko erabaki hau eta irtenbidea adostea proposatzen diogu Gipuzkoako Foru Aldundiari. Honen aurrean honako proposamena egiten diot Gipuzkoako Foru Aldundiari:
Zaldibian, 2020ko maiatzaren 13an