Berastegi eta Markina-Xemein UEMAko kide izango dira, bihartik aurrera
1991. urtetik honako UEMA eguna antolatu izan du urtero mankomunitateak: Lizartzan, Aizarnazabalen, Aramaion, Oiartzunen, Arantzan, Zeanurin, Iruran, Arbizun, Aulestin, Bermeon, Lekeition, Ezpeletan, Azkainen, Maulen, Alegian, Azpeitian, Beran, Mallabian, Bergara, Goizuetan eta Aramaion.
Euskararen normalizazioan udalerri euskaldunetatik egin dezakegun ekarpenak elkarlanerako eremu zabalagoa behar duelakoan erabaki du Mankomunitateak UEMA egunetik Udalerri Euskaldunen Eguna antolatzeko jauzia ematea. Horrela, 2014ko ekainaren 14an, Tolosan ospatuko da lehen aldiz Udalerri Euskaldunen Eguna.
Aipatu egunaren helburua izango da udalerri euskaldunek euskararen geroan jokatzen duten paper garrantzitsua lau haizetara zabalduz, herritarren sentsibilizazioan eragin eta euskararen aldeko konpromisoak sustatzea.
Nagusiki euskaraz bizi gara udalerri euskaldunetako herritarrok. Horregatik, “Eltzetik eta altzotik euskaraz gara” izango da udalerri euskaldunen egunerako leloa. Euskaraz alaiago, osasuntsuago eta erakargarriago garela erakutsi nahi diogu geure buruari eta munduari.
Elkarlana da egunaren antolaketarako baliatuko dugun lanabesa. Eta horretan, Tolosatik abiatuta, bertako udal nahiz eragile sozialen inplikazioa bilatuko da. Tolosatik tolosaldera zabaldu eta tolosaldetik udalerri euskaldunetara jauzi eginez.
http://youtu.be/6f6tcxyOyu4