Zaldibia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izanik, pasa den larunbatean Leitzan ospatu zen Uema egunean izan ginen UEMAren 25. urteurrena ospatzen.
Goizean batzar nagusia egin genuen udalerri euskaldunetako ehun bat alkate eta zinegotzik, eta hiru udal berri onartu genituen UEMAn: Dima, Legorreta eta Ziortza-Bolibar UEMAko kide dira gaurtik aurrera. 76 udalek osatzen dugu dagoeneko mankomunitatea. Inoiz baino udal gehiagogaraa UEMAko kide, eta guztien artean 232.000 biztanleko lurgunea osatzen dugu.
Eguerdian ekitaldia egin zen Leitzako plazan, eta bertan izan ziren euskalgintzako eta erakunde publikoetako ordezkari ugari. Etxarri Aranazko alkate Eneka Maizek lege babesa eskatu zuen Nafarroako udalek euskararen aldeko hizkuntza politika aurrerakoiak egin ahal izateko.
UEMAko lehendakari Josu Labakak euskalgintzaren eta erakunde publikoen arteko elkarlana sendotzeko beharra nabarmendu zuen, Udalerri Euskaldunen Eguna bera eredutzat jarriz.
Zorionak UEMAri bere 25. urteurrenean eta jarrai dezagun euskarari arnas ematen!