Lerro hauen bidez, Zaldibiako Udalak bat egin nahi du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon “Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira” goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin.
Giza Eskubideen Deklarazioaren edukiak aintzat harturik, euskal presoei aplikatzen zaizkien espetxe-neurri salbuespenezkoak indarrik gabe utzi behar direla uste dugu.
Zehazki, sakabanaketa-politikari amaiera ematea, gaixotasun larria duten hamahiru presoak libre gelditzea, eta Estrasburgoko Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren epaia betetzea zigorra bete duten 67 presoak libre gera daitezen.
Aitzitik, giza eskubideen eta bakearen aldeko akordio sozial zabala egiteko prestutasuna adierazten dugu, betiere modu eraikitzailean egiazko konponbideak bilatu nahian.
Hori horrela, Zaldibiako Udalak datorren urtarrilaren 12an, Bilbon ospatuko den mobilizazio orokorrean parte har dezazun dei egin nahi dizu.
DEIALDIA:
Lekua: BILBOn
Eguna: URTARRILAK 12 LARUNBATA
Ordua: 15:00etan PLAZATIK abiatuko dira autobusak
Zaldibian, 2013ko urtarrilaren 9an.