Urte berrian, ibilbidea amaitu

Zaldibiako Udalera ibilbide luzeko bi langileren agurra ekarri du urte berriak. Karmen Laguardia Garmendia eta Lurdes Arteaga Mendizabal aurre-jubilatu dira. 

 

Ezer ez da betirako. Karmenek kale-langile lanean eta Lurdesek kultura, kirola, euskara eta gazteria arloan, ibilbide luzea burutu dute Zaldibian, 30 urte baino gehiago bakoitzak. 

Hamarkada horietan asko aldatu da herria, herritarrak, lan egiteko tresna eta moduak, zalantzarik gabe. Etengabe garaira moldatzen aritu ondoren, bizimodu berrira egokitzea tokatuko zaie orain. Zorte on bioi!

Batzuen amaiera, besteen erreleboa

Behin behineko izaerarekin eta Udalak enplegu eskaintza publikoz postua hornitu arte, Oihane Valenciano Oñederrak beteko du Karmenena zen peoi balioanitz lanpostua. Lurdesena, berriz, Izaskun Uzkudun Aldalurrek hartuko du. Biak inguruko udaletako lan-poltsa ofizialetatik hartu dira, legeak dioenari jarraiki.