Ximurrak xamur: adineko emakumeak ahalduntzeko programa

Maiatzaren 8an, arratsaldeko 18:00etan aukeztuko da Karreane kultur etxeko ganbaran. Prozesu honetan antolatutako ekintza ezberdinekin herriko adineko emakumeen trebakuntza eta ahalduntzerako tresnak garatu nahi dira, estereotipoak deseraikiz, lanak aitortuz eta elkarrekin saretu eta indartuz. Animatu!

 

Urteak dira Zaldibian prozesu parte hartzailean oinarrituta, zaintza lanak demokratizazio bidean jartzeko  ekimenak egiten ari garela, herrian zaintza lanei balio sozial zein politikoa aitortzeko eta zaintzaileen ahalduntzea sustatzeko.

Galdera asko agertu zaizkigu prozesuan, baita behar berriak ere. Behar nagusietako bat, zaintza eredu berri bat erdigunean jartzearena da, Zaldibiarren nahiak, lehentasunak eta erabakiak kontuan hartuz. Nola zaindu nahi dugun, nola zainduak izan nahi dugun eta horretarako zer betebehar egiteko prest gauden ikusi behar dugu bai  udalak, norbanakoak eta talde eragileek.

Beste lanketa ildo bat, zaintzaileen ahalduntzeari lotutakoa izan da, eta horien barruan adineko emakumeena. Horregatik, eta alde batera utzi gabe zaintza lanen demokratizazio estrategia orokorra, datozen bi urteetan, adineko emakumeen ahalduntzerako prozesuan murgilduko gara.

Prozesu berri hau XIMURRAK XAMUR moduan izendatu dugu. Prozesu honetan antolatutako ekintza ezberdinekin  herriko  adineko emakumeen trebakuntza eta ahalduntzerako tresnak garatu nahi ditugu, estereotipoak deseraikiz, lanak aitortuz, eta elkarrekin saretu eta indartuz.

Programaren aurkezpena maiatzaren 8an izango da, 18:00etan Karreane kultur etxean.