Apirilaren 2an izango da, igandean. Dantza egingo duten taldeen izenak eta egitaraua barruan ikusgai.
Apirilak 2, Igandea: XXVII. Dantzari Txikien Eguna
Dantza taldeak:
• AMETS BIDE (ORDIZIA)
• AURTZAKA (BEASAIN)
• IRRINTZI ALAI (LEGORRETA)
• ALURR (IBARRA)
• IZTUETA (ZALDIBIA)
Egitaraua:
• 11:00etan: HAMAIKETAKOA. Talde guztiak herriko plazan elkartuko dira eta hamaiketakoa banatuko da.
• 12:00etan: DESFILEA. Hiru geldiune egingo dira, eta dantza taldeek bina dantza eskaintzeko aukera izango dute geldiune bakoitzean.
• 12:45ean: DEIA. Plazan elkartuko dira berriro, eta talde guztiek batera Ikurrin-dantza eta Agurra dantzatuko dituzte.
• 13:00etan: JAIALDIA. Talde bakoitzak dantza bat egingo du oholtza gainean.
• 14:00etan: BAZKARIA. Haurrak herriko etxe ezberdinetara joango dira bazkaltzera.
• 16:30ean: MODESTOrekin JAIALDIA herriko plazan.