"Zahartzearen aztarnak" hitzaldien zikloa maiatzean

Maiatzaren 3ko hitzaldian Gaueko atsedenaldia izango da gaia, 17koan Denborak eragindako aldaketak, eta 31koan Estimulazioa sendagairik onena. Asteazkenez hirurak, udaletxeko Herri Aretoan 17:30etik 19:00etara. Hizlaria Maribi Lopez izango da, Matia Goxarakoa, dementzietan espezializatutako Gizarte Hezitzailea.

 

Maiatzak 3 - Gaueko atsedenaldia (adineko pertsonen loa, zer egin hobeto lo egiteko...)

Maiatzak 17 - Denborak eragindako aldaketak (zentzumenen eta gaitasun kognitiboen alterazioak: ikusmena, entzumena, memoria, arreta, hizkuntza...)

Maiatzak 31 - Estimulazioa, sendagairik onena.

  • Noiz: maiatzak 3, 17 eta 31
  • Ordua: 17:30 - 19:00
  • Lekua: udaletxeko Herri Aretoa