Herriko 11-15 urte arteko gaztetxoak protagonista izango diren prozesu bat abiarazi dugu, Oinherri Sarearekin eta Emun aholkularitzarekin batera. Jarraian informazio osoa eta izena emateko aukera.
Zein gabezia ditu gure herriak? Zer behar sumatzen duzu? Zein dira zuen leku kuttunak?... galdera hauek eta beste hainbat lantzeko aukera eskaini eta gaztetxoen hitza entzun nahi genuke. Horretarako bi saio antolatu ditugu zuzenean parte hartu ahal izateko eta jasotako iritziak entzun eta aintzat hartzeko. Saio hauek praktikoak eta arinak izango dira; bertatik ateratako puntu eta ideia egingarri eta garrantzitsuenak aurten bertan martxan jartzea izango da helburua.
Aipatutako saio hauek bi larunbatetan burutuko dira; horretarako bi dinamizatzaile etorriko dira.
Antolakuntza ondo egin ahal izateko, izena eman behar da maiatzaren 5a baino lehen Karreane Kultur Etxean edo jarraian ageri diren datuak betez.