Gaztetxoek herriarekiko eta euren artean duten lotura indartzeko asmoz sortutako dinamikaren edizio berriari, bihar, ostirala, emango zaio hasiera. Ikasturte honetan 2008an, 2009an eta 2010ean jaiotako gaztetxoak izango dira protagonista, asteburutan elkartu eta ekintza ezberdinak egingo dituztelarik. Bi aurkezpen bilera egingo dira udaletxeko beheko gelan: 17:30ean lehena, batez ere 2010ean jaiotako gaztetxoei ongietorria egin eta dinamika azaltzeko, eta 18:00etan bigarrena, hauen familiei zuzendua.
2022-2023 kurtsoko proiektuaren aldi berri honek azaroan hasi eta apirila bitarte iraungo du. Hilabete horietako hainbat asteburutan, ekintza ezberdinak egingo dira, aisialdia, herriarekiko lotura eta gaztetxoen arteko harremana sustatzeko helburuarekin.
Informazio gehiagorako biharko bilerara bertaratu edota Karreane Kultur Etxera jo.