"Zaldibi, gaztetxoen kabi!" egitasmoa bueltan da

Zaldibiako nerabeek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz iaz sortutako proiektua martxan da berriz. Ikasturte honetan DBH1, DBH2 eta DBH3n dabiltzan gaztetxoei dago zuzendua, bertan aktiboki parte hartuko dutelarik, bi dinamizatzaile lagun dituztela. Proiektuaren aldi berri honek azaroa eta apirila bitarte iraungo du. Atzo zabaldu zen izen-ematea eta azaroaren 4ra arte egongo da horretarako aukera. Barruan duzue informazio guztia. Animatu!

 

Herria bizirik mantendu, eta batez ere gaztetxoek herriarekiko duten lotura indartzeko asmoz, hilean pare bat asteburutan elkartu eta ekintza ezberdinak egingo dituzte. Horretarako, eta bidelagun izan ditzaten, bi dinamizatzaile kontratatuko ditu Udalak. Gazteek aktiboki parte hartuko dute ekintzen lanketan, balorazio eta abarretan.

- Izen-ematea zabalik dago azaroaren 4a bitarte. Kultur etxean egin daiteke, bestela 623 457 450 zenbakira deitu edo whatsappa bidalita, edo komunikazioa@zaldibia.eus helbidera idatzita.

Jarraian duzue izen-emate orria, deskargatzeko moduan: