Zaldibia Dantzan

XXIV.Dantzari Txikien Eguna eta VI.Gazteen Dantza saioa ospatuko dira aste buru honetan Zaldibian.

Aurten ospatuko da, Iztueta Dantza Taldea eta Zadibiako Udalaren eskutik,  Dantzari Txikien Eguna festaren 24.edizioa eta, bezperan, seigarren urtez segidan Gazteen dantza saioa.

Asteburu osoan bederatzi herritako 277 dantzari elkartuko dira eta urtean zehar lantzen dituzten ikuskizun ezberdinak eskainiko dituzte.

Larunbateko saioan, 95 dantzari inguruk, koreografi ezberdinak burutuko dituzte, eta saioaren ondoren mokadu bat emango zaie.

Igandean berriz, 182 dantzari txikik, herrian zehar giroa animatuz desfilea burutuko dute eta amaieran, plazan, dantza saioa eskainiko dute.

Aipatu,  52 haurrek  Zaldibiako dantzarien etxeetan bazkalduko dutela, beste  55 haurrei herriko elkarte batean emango dietela bazkaria, eta 37 arduradunei berriz, herriko beste elkartean otordua eskainiko dietela.

Arratsaldean, guztientzat, Modestorekin erromeria izango da.

Gonbidatu nahi zaituztegu aste buruan dantza festa honetaz gozatzera, eta denon artean, urtean zehar lanean ari diren dantzari hauei gure esker ona adierazi eta animatu bide horretan  jarrai dezaten.

Asteburuko egitaraua

VI. GAZTEEN DANTZA SAIOA

Ikuskizunean parte hartuko duten dantza taldeak:

Ibarrako Alurr dantza Eskola, Ordiziako Amets Bide, Zizurkilgo Bukalai taldea eta Zaldibiako Iztueta dantza taldea.

• Eguna: apirilak 5, larunbata
• Ordua: 19:15
• Lekua: Resti pilotalekua.

XXIV. DANTZARI TXIKIEN EGUNA

Zaldibian, 2014ko apirilaren 6an

DANTZA TALDEAK

  • ALURR DANTZA ESKOLA (IBARRA)
  • ALTZOko dantzariak
  • AMETS BIDE  (ORDIZIA)
  • AURTZAKA  (BEASAIN)
  • BERROBIko dantzariak
  • GURE TXOKOA  (BERA)
  • IRRINTZI ALAI  (LEGORRETA)
  • IZTUETA  (ZALDIBIA)

Egitaraua

• 11:00etan: HAMAIKETAKOA.
• 12:00etan: DESFILEA..
• 12:45ean: DEIA. Ikurrin dantza guztiak batera.
• 13:00etan: JAIALDIA. 
• 14:00etan: BAZKARIA.
• 16:30ean: MODESTOrekin JAIALDIA plazan.