Ia 14 urtez Zaldibia-Gaintzako idazkari-kontuhartzaile lanpostua bete duen langileak uko egin zion lehengo astean lanpostuari, beste udalerri bateko postua hartzeko. Hori dela eta, Foru Aldundiak epe motzean argitaratuko du Zaldibia-Gaintzako lanpostua betetzeko deialdia. Jarraian informazio gehiago.
20/2021 Egonkortasun Legea administrazio langileen arteko mugimendu ugari eragiten ari da eta tartean kokatzen da hau ere. Elena Zabala Zubizarretak, 2009tik Zaldibiako eta Gaintzako udaletako Idazkari-kontuhartzaile izan denak, beste udal baterako pausoa eman du. Hori dela eta, Foru Aldundiari eskaera egin zaio hutsik geratu den Zaldibia-Gaintzako lanpostua betetzeko deialdia egin dezan eta iragarkia laster argitaratzea espero da.
Lanpostua bete bitartean eta esku artean ditugun gaiei irteera eman ahal izateko, gaur egun arteko idazkaria bera baimendu da. Halere, lanaldi murritzean egongo denez, Idazkaritzarekin kontsultak edo tramiteak egin nahi dituzten herritarrek HITZORDUA eskatu behar dute lehenbizi udaletxeko harreran.
Egoera hau ahalik eta azkarren eta ondoen bideratzeko lanean dihardugu.