Abenduan argitaratu zen Udalak Kanpaingo Errotako jabeekin egindako hitzarmena eta proiektu honen baitan, deialdi zabala egin zen herriko erroten inguruan lan bat egiteko gogoa zuen herritar taldetxoa osatzeko. Taldetxoa osatu da eta lehen bilera ostiral honetan egingo da, 16:30ean, Karreane Kultur Etxean. Bertan proiektua eta egin nahi den lana azaldu, eta bakoitzaren gustu edo ahalmenen arabera lanak banatzea da izango da helburua. Beraz, inork proiektuan parte hartu nahiko balu aukera du oraindik ere ostiralean Kultur Etxera gerturatuz.