Hemen duzue jaietako egitaraua eta agurra.
Bizi dugun unea festarako aproposena ez bada ere, iritsi zaizkigu beste behin urteko festa nagusiak.
Herritar ezberdinen partaidetzarekin osatutako festa hauek denen gustokoak izango direlakoan gaude. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkizuegu festen antolaketan parte hartu duzuen guztiei. Beraz, egitarauan antolatutako ekimenetan parte hartzeko gonbitea egiten dizuegu, jaiak herritik eta herriarentzat antolatzen ditugulako.
Aurtengo festetako txupinazoa herriko txistulari taldeak, Txanbolinterok, botako du. Adin ezberdinetako musikariek osatzen dute talde hau eta luzaroan gure herriko kaleak girotzen ibiltzea espero dugu.
Iaz eskola eta parke inguruaren zainketa auzolanaren bidez egin genuen, eta izan zuen arrakasta ikusita aurten ere zaintza lanak antolatu ditugu. Beraz, gauzain lanean ibiliko zaretenoi, aurrez esker mila.
Ondo pasa, pasatu gabe! Jaietan bereziki, pasatu gabe ongi pasatzeko deia egiten dizuegu. Festari duen zuku guztia atera eta ito gabe ibiltzeko gomendioa egiten dizuegu Udaletik.
Falta direnak gogoan! Ezin ditugu ahaztu gure artetik joan diren zaldibitarrak, ezta eraman zituztenak edo bidean geratu zaizkigunak ere. Ospatu ditzagun jaiak euren oroimenez eta beraien oroimenarekin!
Jaietan zintzilikatu ikurriña balkoian!
Zaldibian, 2013ko urrian
OHARA: Ikurrinak eskura dituzue udaletxean eta kultur etxean euro baten truke. (Ikurrina bat etxeko)