Zaldibiako jaiak direla eta herritarrentzako oharrak

2019ko Zaldibiako Santa Fe jaiak urriak 4, 5, 6, 7 eta 11an ospatuko dira.Hemen duzue pasa zen ostiralean etxez etxe banatu zen oharra eta jaietako azpiegituren kokapen zehatzaren mapa.

TRAFIKOA HERRIGUNEAN:

Urriak 4, ostirala, 18:00etan ibilgailuentzako bidea itxiko da
Mediku Etxetik Mariaundiñea bitarte, larunbat goizeko 07:00ak arte.

Urriak 5, larunbata, 13:00etan ibilgailuentzako bidea itxiko da
Mediku Etxetik Mariaundiñea bitarte, astelehen gaueko 22:00ak arte.

Urriak 11, ostirala, 18:00etan ibilgailuentzako bidea itxiko da
Mediku Etxetik Mariaundiñea bitarte, larunbat goizeko 07:00ak arte.

Herri-gunean BADOA duten herritarren ibilgailuak soilik sartu ahal izango dute,  Mariaundiñetik kontrako norabidean sartzeko behin-behineko baimena izango dute autoa garajean sartu edo ateratzeko.

Kaleko aparkalekuak libra daitezen, norbere GARAJEAK ERABILTZEKO DEIA egiten dizuegu herri-gunean garajea duzuenoi.

ESKOLAKO APARKALEKUA LIBRE UTZI BEHARKO DA ATRAKZIOEN MUNTAI ETA DESMUNTAI EGUNETAN. Zehazki 2019ko urriaren 2an 10:00etatik aurrera eta urriaren 13an 14:00etatik aurrera muntatu eta desmuntatuko direnez ezingo da ibilgailurik bertan utzi aparkatuta.

GARRAIO PUBLIKOA – AUTOBUSA:
Herri-gunea itxita dagoen garaian, autobusak Arrese edota Biloreko geltokian hartu zein utziko ditu bidaiariak, ez da plazatik igaroko.

HONDAKINAK: Atez ateko egutegia berdina izango da, bereziki gogoratu kuboak ez kalean uzten bilketa ez dagoen egunetan.

KARROZAK:
Urriaren 11an, OSTIRALA, mozorro festa izango da arratsaldetik eta horren harira, hainbat taldek karrozak aterako dituzue. Karroza handiak jartzeko autobus geltokia erabil dezakezue. Bi baldintza betetzea eskatzen zaizue: goizeko 01:00k baino lehen karrozak gordetzea eta hurrengo egunetan desmuntatzean hondakinak Garbigunera (Ordiziara) eramatea.

HERRI-ZAINTZA:
Zaldibiako herritarrez gain, inguruko herrietakoek ere gozatu nahi izaten dute gure festez. Begirunez har ditzagun batetik, eta bestetik, eska diezaiegun begirune berbera bertako herritarrekiko eta herriarekiko. Parke Botanikoa ITXI egingo da festetan zehar eta gainontzeko lekuetan zaintza lanak egingo dira, baita BOTILTZARRA programa ere.

Zaldibian, 2019ko irailaren 27an