Zaldibiako Pilota Eskolak 2014/2015 ikasturteko festa ospatu du gaur

Lehendabizi, haurrek eta gazteek pilota partidak jokatu dituzte eta ondoren elkarrekin meriendatu dute guztiek.

Herriko Toki Alai pilotalekuan jokatu dira partida guztiak. 

Kurtsoan zehar astearte arratsaldeetan izan dituzte entrenamenduak. Aipatzekoa da, 35 haur eta gazte inguru aritu direla aurten Pilota Eskolan. Bejondeizuela!

Besterik gabe, uda ona pasa guztiok eta datorren ikasturteko Urritik aurrera ekingo diogu Pilota Eskolako 2015/2016 ikasturteari. Ordura arte, ondo izan!