Gaur ospatu den Ez-Ohiko Osoko Bilkuran Altsasuko gertakarien aurrean adierazpen bat onartu du Udalbatzak. Biharko manifestaziora gerturatzeko deia luzatzen die herritarrei.
Asko dira Altsasuko gertakarien harira bai atxilotutako gazteei, bai bere senitartekoei eta oro har, Altsasuko herriari babes emateko adierazpenak. Tartean, Zaldibiako Udalak ere, adierazpen bat onartu du, jarraian aipatzen dena:
ALTSASUKO GERTAKARIEN AURREAN ZALDIBIAKO UDALAREN ADIERAZPENA
Azken egun hauetan Altsasun izan diren gertakarien aurrean, eta Altsasuko Udaleko gehiengoak hartutako erabakia oinarri, Zaldibiako Udalak honako adierazpena onartzea erabaki du:
1.- Altsasuko Udalak 2016ko azaroaren 16ko osoko bilkuran hartutako erabakiari jarraiki, “Altsasu” lelopean, azaroaren 26rako 13:00etan Altsasuko Udalak, atxilotuen senitartekoek eta Altsasuko herritarrek deitutako manifestazioarekin bat egitea.
2.- Gure herriko herritarrei bertan parte har dezaten gonbitea luzatzea eta deialdia zabaltzeko eskura ditugun bitartekoak erabiltzea.
3.- Adierazpen honen berri Altsasuko Udalari jakinaraztea.
Zaldibian, 2016ko azaroaren 25ean.