Zaldibiako Udalak, Udalbiltzaren berrantolaketan parte hartuko du.

Udalbiltzaren berrantolaketaren alde atxikitzen ari diren hautetsi guztien ordezkaritza zabal bat bilduko da ekainaren 30an Iruñean, Udalbiltzaren berrantolaketa hurrengo hilabeteetan nola gauzatu dugun adosteko, Zaldibiako Udaleko ordezkariak ere bertan izango gara.

Orain arte lorturiko atxikimenduen kopurua: 78 alkate eta 528 zinegotzi 220 udaletatik. Abiapuntu on bat da baina oraindik askoz hautetsi gehiago espero ditugu. Oraindik atxikitu ez diren hautetsiek eskutitz elektronikoa eska dezaten euren udaletan edo udalbiltza2012.net web gunean sar daitezen handik zuzenean atxikimendua bideratzeko. Deialdia luzatu.

Ekainaren 30an Iruñeko Baluarte aretoan goizeko 11etan Udalbiltza berrantolatzearen aldekoak diren hautetsi guztiak hitzordua dugu. Zaldibiako Udaleko ordezkariak bertan izango gara.

Udalbiltza2012ko talde sustatzailearen izenean, Igor Eguren (Ordiziako alkatea), Iratxe Lopez de Aberasturi (Gasteizko zinegotzia) eta Aritz Romeo (Iruñeako zinegotziak hitz egin dute prentsaren aurrean, hemen duzue informazio guztia:.

Fase berri honetarako Batzar Eratzailea edo Batzar Orokorra hemendik hilabete batzuetara etorriko da. Nazio mailako instituzioa eraginkorra izan dadin kontzientziaz eta mimoz lana egiteak eskatzen du. Horren prestakuntza murgildu gara dagoeneko eta beharrezkoa den denbora guztia eskainiko diogu.

Iruñeko bilkura honi begira, Gonbidapena zehazki luzatzen diegu Euskal Herriko udal talde guztiei. Zinegotzi talde horietatik pertsona bana izenda dezaten eta taldearen ordezkari gisa etor dadin Baluartera Udalbiltzaren fase berri honetarako Batzar Orokorraren prestakuntza lanean hasteko.

Harremanetan jarri gara Udalbiltzaren fase ezberdinetan parte hartu duten hautetsi eta langileekin euren esperientzia konpartitzeko eta fase berri honi begira euren ekarpenak jasotzeko.

Atxikitzen diren hautetsi guztiekin informazioa eta iritziak elkartrukatzeko komunikazio sistema abian jarri dugu hurrengo hilabeteetan zehar prozesu parte hartzailearen bidez Udalbiltzaren lehentasunezko egitasmoak eta funtziona moldeaz eztabaidatzeko.

Gure herrian irekitzen ari den fase berri honetan, duela ia 13 urte Euskalduna Jauregian adostu ziren 5 printzipioak garatzeko ideiak hasi gara biltzen, hautetsi guztiekin konpartitu, eztabaidatu eta akordio zabaletara heldu nahi dugu Udalbiltzaren jarduera eraginkorra lortzearren.

LOTURA: www.udalbiltza2012.net