Zaldibiako Udalak zaldibia.net webgune instituzionala berritu du. Herri atariarekin batera uztartuko den webgune instituzionala da zaldibia.net helbidean aurkituko duzuen webgunea. Herritarrek bertatik egin ahalko dituzte tramite gehienak bulego birtualari esker.
Jakin, www.zaldibia.org atariak bere horretan jarraituko duela eta bertan agertuko dira ohiko legez Udaleko berriak ere. Asteroko boletina ere Zaldibiako Herri Ataritik mantenduko da. Herri osoko albiste guztiak bertan biltzen jarraituko direlarik.
Webgune berri honen helburua, Zaldibiako Udalaren informazioa herritarren eskura jartzea da.