Zaldibiako Udala osatzen duten udal ordezkari guztien babesarekin, ondorengo adierazpen instituzionala plazaratu du Zaldibiako Udalak.
ZALDIBIAKO UDALAREN ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
Pasa den urriaren 9tik 10erako gauean, ezezagun batzuk Arruegi auzora bidean aparkatuta zegoen karabana bat Amondarain errekara bota zuten.
Garbi dugu gertaera honek ez duela lekurik gure herrian eta horren erantzuleek ere ez.
Zaldibiako Udaletik gure elkartasuna eta babesa adierazi nahi dizkiegu kalteak izan dituzten herritarrei, eta ardura eta errespetua eskatzen diegu herritar guztiei.
Zaldibian, 2021eko urriaren 12an.
|
ZALDIBIAko EH BILDUren |
|
ZALDIBIAko EAJ-PNVren |
|
|
UDAL TALDEA |
|
UDAL TALDEA |
|