Zaldibiako Udaleko batzorde eta arloetan izen ematea zabalik

Zaldibiako Udaleko batzorde eta arlo ezberdinetan parte hartzeko izen ematea zabalik dago uztailetik. Izena ematea udalera bertaratuz edo jarraian duzun taula beteaz burutu dezakezu.

Zehaztu ditugu BATZORDE eta LAN ARLO hauen lehen bilkurak:

  • HIRIGINTZAren batzordea
    • IRAILAK 23 ASTELEHENA, 19:00etan Udaletxean.
  • BERDINTASUNA, HEZKUNTZA, GAZTERIA eta ANIZTASUNAren arloa
    • IRAILAK 25 ASTEAZKENA, 19:00etan Karreane kultur etxean.
  • INGURUMENA, LANDA GARAPENA eta LEHEN SEKTOREAren arloa
    • IRAILAK 26 OSTEGUNA, 19:00etan Karreane kultur etxean.
  • KULTURA, EUSKARA eta KIROLAren batzordea
    • Jaien ondoren burutuko dugu.
  • ZERBITZUAK eta GIZARTE ONGIZATE arloa
    • Jaien ondoren burutuko dugu.

 

Zaldibiako Udalaren antolaketari buruz gehiago jakin nahi izatera ikusi  uztailean burutu zen lehen herri batzarreko informazioa.

 

Zaldibiako Udaleko batzorde eta arloetan izen ematea zabalik

Aukeratu "X" baten bidez zein batzorde edo arlotan parte hartu nahi duzun eta bete zurekin harremantzeko kontaktuak.