Zaldibitar berrien testigantzak, mahai-ingurua


EGUNA: ABENDUAK 20  IGANDEA
ORDUA: 18:00etan
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: Doan

Irailean egin genuen harrera egunaren ondoren, Udaleko Aniztasun lan-arloak eta Etxekonekok Elkarteak elkarlanean, azken urteetan Zaldibiara etorri diren herritarren testigantzak bilduz osatutako mahai inguru eta tertulia izango da abenduaren 20an antzokian burutuko dena. Aukera paregabea gure arteko ditugunen ibilbide eta sentipenak ezagutzeko.

SARRERA URDINA: Abenduaren 14tik aurrera KARREANE kultur etxean eskuragarri.

OHARRAK

ZALDIBIAN NEGU BIZIA programako ekitaldi guztiak indarrean diren osasun irizpideak betez garatuko dira. Zaldibiako Udalak bezala herriko eragileek ere errealitatearen arabera aldatuko diren jarraibideak beteko dituztela bermatuko dute.

Doakoa izan edo ez, ekitaldira bertaratzeko ezinbestekoa da SARRERA izatea. Sarrera eskuratzeak eta izen emateak 2020ko abenduaren 14tik  23 baino lehen burutu behar dira Karreane kultur etxean presentzialki. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Izern emateko saioak Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleentzat bideraturiko saioak dira. Sarrera behar duten ikuskizunetarako, abenduaren 20 arte Zaldibian erroldatuek izango dute sarrerak eskuratzeko lehentasuna. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago lekuan bertan. Sarrerengatik ordaintzen den kasuetan eta ikuskizuna gauzatzen bada, ez da itzulketarik egingo.

Hauetaz gain, herriko eragileek nahiz Udalak antolatutako ekitaldi gehiago egon daitezke, eta bere garaian emango da horien berri.

 Ekitaldi egunean sarrera ekartzeaz gain, honako irizpideak betetzea ezinbestekoa da:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da erre, jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatuko dira.