Zaldibitarren jaiotza lekuen mapa eta bilakaeraren inguruko azterketa

Aniztasun eta migrazioaren inguruko azterketa otsailaren 6ean aurkeztuko da Zaldibiako kultur etxean. Zaldibitarren egungo errealitatea, jatorria eta aniztasunaren inguruan egindako azterketa kuantitatiboa aurkeztuko du Zaldibiako Udalak.

Zaldibiako Udaleren eskariz, Aztiker enpresak egin du azterketa kuantitatibo hau eta berau burutu ahal izateko Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza jaso du Zaldibiako Udalak.

Zaldibian aniztasun eta migrazioaren inguruan egiten den lehen azterketa kuantitabiboa da datorren asteazkenean aurkeztuko dena eta jada abian da azterketa kualitatiboa ere.

Datu esanguratsu eta zenbait kasutan ezezagunak emango ditu jakitera azterketa honek.

AZTERKETAK ESKAINIRIKO DATUEN AURRERAPEN TXIKI BAT:

Zaldibiako herritarren ia hamarretik sei (% 57,3) Zaldibian bertan jaiotakoa da.

Herritarren beste laurden bat (% 25,8) Gipuzkoako beste udalerriren batean jaio eta Zaldibian bizi dena da. Eta herritarren % 2,4 Euskal Herriko gainerako sei herrialdeetan jaio da. Guztira, zaldibiarren gehiengo oso handi bat (% 85,5) Euskal Herrian jaiotakoa da.

Zaldibiarren % 14,5ak Euskal Herritik kanpo kokatzen du bere jaiolekua. Horien barruan, Europan jaioak (% 10,5), Amerikan jaioak (% 2,2) eta Afrikan jaioak (% 1,8). Bereziki aipagarriak dira Espainiar Estatuko herrialdeetan jaiotakoen kopurua eta baita Errumanian jaiotakoena ere (81 eta 80 zaldibiar, hurrenez hurren).

EGUNA: 2013ko otsailak 6 asteazkena

LEKUA: KARRERANE kultur etxea

ORDUA: 18:30tan