ZAPP Zaldibiako aplikazio berria eskura

2018ko otsailean hasi ginen lanean beste jauzi bat eman nahian herritarrekiko dugun hartu emanetan. Horretarako, teknologia berrietara egokitu eta hauek herritarren zerbitzura jartzeko helburuan sakontzeko sortu da ZAPP izenarekin plazaratu dugun aplikazioa.

Duela zazpi urte, Zaldibiako Udaleko webguneaz harago, Zaldibiako Herri Ataria bezala ezagutzen den gunea,  www.zaldibia.org helbidean jarri zuen abian udalak. Ordutik, gero eta talde nahiz elkarte gehiagoren informazioa barnebiltzen du, bizitza eta dinamika propioa dituen atari herrikoiak.

Aurten, beste jauzi bat eman nahi izan dugu. Gero eta ohikoagoak dira beren zerbitzuak eskaintzen dituzten udal aplikazioak. Zaldibian, lehendik ditugun tresnak bertan txertatu eta eraginkortasuna sinpletasunarekin uztartu nahi izan ditugu. Udal aplikazio bat izatetik harago, herri aplikazio bat sortu nahi izan dugu: ZAPP.

Ondorengo atalez osatu dugu ZAPP:

• ALERTAK:

o Zaldibiako Udalak emandako abisu edo jakinarazpen bereziak zuzenean agertuko zaizkigu mugikorrean. Adibidez, bide mozketak, istripuak, ez ohiko gertaerak, ...

• AGENDA:

o Zaldibiako herrian antolatzen diren ekimen guztien egutegia begi-bistan klik baten bidez.

• ABISU EMAN:

o Herritarrek Udalari zuzeneko mezuak bidaltzeko aukera dute. Matxura, Arrisku, proposamen edo bestelako baten berri emateko. Hala nahi izanez gero jakinarazten honi GPS kokapena eta argazkia gehitu diezaioke bidaltzaileak.

• UDAL ALBISTEAK:

o www.zaldibia.eus udalaren webguneko albiste eta ohar guztiak klik bakarrean.

• ZALDIBIA.ORG:

o www.zaldibia.org Zaldibiako Herri Atariaren albiste guztiak klik bakarrean.

• TELEFONO eta ORDUTEGIAK:

o Ohiko udal zerbitzuen telefonoak eta ordutegiak
o Herriko bestelako zerbitzu publikoen telefonoak
o Zaldibiako komertzio, ostalaritza eta gainerako zerbitzuak eskaintzen dituztenen izen, telefono eta webgunetarako loturak.

• ERRESERBA ESKAERAK:

o Udalak herritarren zerbitzura jartzen dituen material eta bitartekoak erreserbatzeko aukera.
o Udalak herritarren zerbitzura jartzen dituen azpiegitura eta lokalak erreserbatzeko aukera.


Gaurtik aurrera, beraz,  ZAPP aplikazioa deskargatzeko moduan dago ANDROID sistema eragilearentzat Play Storeren bidez. Pixka bat itxaron beharko dute IOSeko erabiltzaileek, abuzturako espero dugu aplikazioaren egokitzapena.

ZAPP aplikazioa IZT kooperatibak sortu du Zaldibiako Udalarentzat, gaur Karrerane kultur etxean burutu dugun auerkezpenean Juani Lizaso eta Kepa Sarasolak azaldu dizkigute funtzionamendu orokor eta xehetasun teknikoak.

Errazte aldera, Zaldibiako Udalaren webgunean edota zaldibia.org-n deskargarako loturak dituzue eskuragarri.

Espero dugu tresna berri hau erabilgarri izatea zaldibitarrentzat, bai Udalarekin eta baita herri mailan duten hartu-emana eta informazio-trukea hobetzeko. Deskargatu eta probatu!

Zaldibian, 2018ko ekainaren 19an

 

Gaur Zaldibiako Udalak, Karrerane kultur etxean burutu duen aurkezpenean; Joxan Etxabe Alkatea, Eztitxu Mujika parte hartzeko zinegotzia eta IZTko  Kepa Sarasolak parte hartu dute.