Zerbitzuak hobetzeko helburua duten aurrekontuak onartu dira

Apirilaren 18an, Udal Herri Batzarra burutu zen. Udal arduradunek, landuriko proposamena aurkeztu zuten herritarren aurrean. Apirilaren 23ko udal osoko batzarrean onartu ziren 2013ko aurrekontuak, BILDUko zinegotzien aldeko botoekin eta Zaldibia Herrigintzan taldeko zinegotzien abstentzioarekin.

Udal herri batzarrean erabilitako aurkezpena:

 

1. 2012ko aurrekontuetan lehentasuna izan zuten gaiak

BETI GAZTE TABERNAREN ERABERRITZEA: Taberna eraberritzeaz gain elkartea eraberritzen laguntzea ere lortu zuen udalak.

HILERRIKO LURREN SALEROSKETA. Azkenean burutu gabe geratu zen. Hala ere udalaren eskuetan geratu zen lur eremuak txondorra bezala ezaguturiko egitasmoa aurrera eramateko balio izan zuen.

ESKOLAKO ALDAGELAK eta KOMUNAK ERABERRITZE LANAK: Aldagela eta komunekin hasi ginen. Hinbat laguntza medio aurten lardizabal eskolako lur zoru osoa publitzeko asmoarekin jarraituko dugu.

BERDINTASUN DIAGNOSTIKOA: Zaldibiako gizon eta emakumeon arteko berdintasuna lortzea helburu duen plana osatzeko lehen diagnostikoa burutu zen. Horrez gain formakuntzara zuzenduriko hainbat ikastaro eta taller antolatu dira azken hilabeteetan.

ANIZTASUN ETA MIGRAZIO AZTERKETA: Zaldibitarron jaiotza lekuen mapa eta biztanleriaren bilakaeraren gaineko azterketarekin, jatorri ezberdinetako zaldibitarren arteko zubiak eraikitzen hasteko prest gaude.

PARKEKO ARGITERIA KONPONTZEA ETA ESKOLA INGURUKOA BERRITZEArekin hasi ginen eta energiaren aurrezpenerako eta argi kutsadurari aurre egiteko argiteria osoaren gainean eragingo duen proiektu zabal eta osatuago baterako bide eman zuen.

KOMUNIKAZIO PROIEKTUA: Gaur egun herriko 18 eragile, talde eta elkartek aprobetxatzen dute herri informazioaren bilgune izateko sortu zen tresna. Gainera beste hainbat taldek ere beren interesa agertu dute www.zaldibia.org helbidean dagoen herri atarian parte hartzeko. Zaldibiako esperientzia Lazkao eta Ormaiztegira ere zabaldu dugu.

2. UDAL AURREKONTUAK 2013

Aurrekontuen zirriborroa egiteko erabili diren irizpideak

Krisia dela eta garai zailak guztiontzat. Gastu sozialari eta Udal plantillari eusteko erabakia, beraz momentu honetan lanean ari diren behin behineko  langileak beste urtebetez jarraituko dute.

Zaldibiako Udalak egun eskaintzen dituen zerbitzuak eta laguntzak bere horretan mantentzeko konpromisoa bere egiten du.

Zaldibiako udalak herritarrei eskaintzen dizkien oinarrizko zerbitzuei eutsi asmoz, egun horretarako dauden azpiegitura eta bitartekoen azterketa burutzeko asmoa du.

Zaldibiako udalak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen hobekuntza lanak egiteko asmoa du.

Aurrez behar bezala egin gabeko lanek sortutako arazoei konponbidea emateko, Santa Fe kaleko lur zoruaren berrikuntza egiteko konpromisoa lotu du bere garaian lan hori egin zutenekin batera.

Udal aurrekontuen sarrerak ikusi beheko irudia

Udal aurrekontuen irteerak edo gastuak ikusi beheko irudia

Aurrekontuaren inguruko DATU OROKORRAK

Inbertsio erreala:  199.917,72€

Zorpetze maila: % 3,72

Konprometitutako dirua:

Argiteria berriztatzea (EVEren laguntza %50) 30.000€
Lardizabal herri eskolako lur zorua pulitzeko lanak (udalaguntza %60) 18.000€

2013 lehentasunen araberako INBERTSIOAK ETA ZEHAZTASUNAK

Herri bideak berritzeko plana 50.000€ (Goimen15.000€)
Santa Fe kalea konpontzeko lanak 27.000€ (18.600€ gaizki egin zutenek jarriko dituzte)
Argiteria publikoan energiaren aurrezpenerako eta argi kutsadura gutxitzeko proiektua 30.000€ (EVE-k %50ean lagunduta)
Lardizabal herri eskolako lur zoru guztiaren pulitzeko lanak. 18.000€ (Udalaguntzak %60ean lagunduta)
Ur sarearen azterketa, diagnostikoa eta lehen zuzenketa lanak. 25.917,72€
Hondakinen gestiorako azpiegitura eta bitartekoak. 35.000€ (Gipuzkoako Aldundiak %50 inguruan lagunduta)

2013rako ESKU ARTEKO ERRONKAK

Zaldibia Zero Zabor lurraldea bihurtu dadin, pausoak ematen jarraitzea.

Udalak dituen azpiegitura ezberdinen  egoera, mantendua erabilera eta etorkizunaren inguruko hausnarketa.

Aniztasunaren inguruan egindako azterketa oinarri hartuta, aurrera begirako lanketa.

Motordun ibilgailuak gaizki aparkatzeko joera zuzendu asmoz hausnarketa eta sentsibilizazio kanpaina.

Zakurren eta herritarren arteko elkarbizitza egokirako oreka sortzeko hausnarketa eta sentsibilizazio kanpaina.

Bilore: Eusko Jaurlaritza berriari bilera eskaera. (aurrekoak ukatu egin zigun)