Zu ere On Kixote?

Zu ere On Kixote? Imuntzo eta Beloki trikitilariekin Trikitixa, teatroa eta herria.
Datorren ostiralean, gaueko 22:30ean, Zaldibiako antzokian.
 

Eguna: 2012ko abenduak 14, ostirala

Ordua: 22:30

Lekua: Zaldibiako antzokia

Sarrerak: 10 euro (18 urte bitartekoentzat 6 €)

Ikuskizunaren nondik norakoa:

Dramaturgien laborategi ibiltaria.

Herritarren partizipazioko eta eragin-trukeko antzerki esperientzia.

‘Zu ere On Kixote?' titulupean, Agerre Teatroak eszenaratze esklusiboa aurkezten du. Maite Agirreren testua Cervantesen lan klasikoan inspiratuta badago ere, zertzelada esanguratsuen bidez, aurkezten den tokiko historiara egokitu du egileak.
Hauxe da Mantxako Zaldunari eskainitako tetralogiaren azken proposamena; hain juxtu, Euskal Herrian, Afrikan edo  Hego Amerikan tokian tokiko artistekin egindako lanaren emaitza umotua.

“Erronka zoragarria” da Agerre Teatroa konpainiako zuzendari Maite Agirrerentzat (hiru aldiz euskal egile onenaren Max sariduna), Mantxako On Kixoteren istorioak gordetzen duen metafora herri baten errealitatera eramatea eta, hartarako, herritar ugariren partaidetza lortzea: ikuskizunean parte hartuko baitute herri horretako artista plastikoek, musiko, ipuin kontalari eta antzezleek, besteak beste, konpainiako kideekin batera.

Miguel de Cervantesen lana oinarri hartuta, Maite Agirrek bere testua idatzi du: “jatorrizko istorioa goitik behera birplanteatu nuen, gaurko irudietatik eta sentsibilitatetik abiatuta”. On Kixoterekin batera, Ikus-entzuleek “zaldun ibiltariaren figuran inspiratutako ikuskizuna” izango dute aurrean, “zaldun ameslari, bilatzaile eta erotua tokian tokiko istorioa idazteko aitzakia izan baita”.

Publiko guztiarentzako antzezpena da.

FITXA ARTISTIKOA:

Antzezleak: Imuntzo eta Beloki, Ainhoa Pineda, Unai Fernandez, herritar talde bat.
Atrezzo eszenikoa : Miel Anjel Harana
Argiak eta soinua: Agustin Vega
Jantziak : Pili Jauregi
Zuzendari laguntzailea : Daniel Peña
Zuzendaria : Maite Agirre
Produkzioa: Agerre teatroa eta Imuntzo eta Beloki