2 URTE 4 HILABETE ETA EGUN 1 dokumentalaren emanaldia eta ondoren solasaldia Lander Garrorekin


EGUNA: ABENDUAK 30  ASTEAZKENA
ORDUA: 1. saioa 16:30ean / 2. saioa 18:30ean eta jarraian Lander Garrorekin solasaldia.
LEKUA: Zaldibiako Herri ANTZOKIA
PREZIOA: 3 euro  (1. saiorako 14 sarrera geratzen dira 2020/12/22)

Intsumisioa gogoratu eta ospatzen duen dokumentala dugu 2 urte 4 hilabete eta egun bat. Lander Garro zuzendari duen dokumentalak derrigorrezko soldaduskaren aurka borrokatu zuten 6 lagunen istorioa kontatzen du. Gauza asko daukate komunean 6 lagunok: denak giltzaperatu zituzten soldaduskari uko egin izanagatik, eta denek nahiago izan zuten kartzela ejertzitoa baino.

Arrazoi asko egon ziren intsumiso izateko: bakezaletasuna, pentsaera anarkista, abertzaletasuna edota sinesmen erlijiosoak. Ezberdinak denak ere, baina guztiek erakutsi zuten ausardia eta tema handia, harik eta Estatuari borroka irabaztea lortu zuten arte. Bi emanaldi egingo dira aforo mugak direla eta bigarrenaren ondoren Lander Garrorekin solasaldia egiteko aukera egongo da.

SARRERA GORRIA: Abenduaren 14tik aurrera KARREANE kultur etxean eskuragarri.

OHARRAK

ZALDIBIAN NEGU BIZIA programako ekitaldi guztiak indarrean diren osasun irizpideak betez garatuko dira. Zaldibiako Udalak bezala herriko eragileek ere errealitatearen arabera aldatuko diren jarraibideak beteko dituztela bermatuko dute.

Doakoa izan edo ez, ekitaldira bertaratzeko ezinbestekoa da SARRERA izatea. Sarrera eskuratzeak eta izen emateak 2020ko abenduaren14tik  23 baino lehen burutu behar dira Karreane kultur etxean presentzialki. Pertsonako 5 sarrera har litezke gehienez eta aforo mugatua egongo da. Izern emateko saioak Zaldibiako Lardizabal herri eskolako ikasleentzat bideraturiko saioak dira. Sarrera behar duten ikuskizunetarako, abenduaren 20 arte Zaldibian erroldatuek izango dute sarrerak eskuratzeko lehentasuna. Soberan dauden sarrerak, ikuskizunaren egunean jarriko dira eskuragarri, ordu bete lehenago lekuan bertan. Sarrerengatik ordaintzen den kasuetan eta ikuskizuna gauzatzen bada, ez da itzulketarik egingo.

Hauetaz gain, herriko eragileek nahiz Udalak antolatutako ekitaldi gehiago egon daitezke, eta bere garaian emango da horien berri.

 Ekitaldi egunean sarrera ekartzeaz gain, honako irizpideak betetzea ezinbestekoa da:

  • Gutxienez ekitaldia hasi baino 15 minutu lehenago bertaratu. Garaiz iristea eskatzen da, jendea bere eserlekuetara erraz joan dadin.
  • Maskara jantzia izan beharko da uneoro.
  • Eskuak garbituko dira sarreran eta irteeran.
  • Ekitaldietan ezingo da erre, jan edo edan.
  • Antolakuntzak adierazitako eserlekuan eseri eta bere jarraibideak errespetatuko dira uneoro.
  • Sarreran eta irteeran pilaketak ekidin eta distantziak errespetatuko dira.