Aldaketaren aurrean, orain zer?

FORMAKUNTZA TAILERRA: Covid 19ak sortu eta garatutako krisiak zuzenean eragin du gure eguneroko bizitzan, pentsamendu, sentimendu eta egiteko eran. Tailer honetan krisi egoera honetarako tresnak eta abileziak landuko ditugu. Izen ematea zabalik.

Gure bizitzak erdigunean jartzeak zer esan nahi duen argituko dugu, eta bakoitzaren hausnarketa eta bizipenetik, gure buruarekiko erabakiak hartu eta garatzeko ariketak egingo ditugu. Banaka zein taldean.

Aldaketaren aurrean emakume bezala nola kokatu, aukerak aztertu eta bakoitza indartuz.  Gure bizitzak erdigunean jartzeak zer esan nahi duen argituko dugu, eta bakoitzaren hausnarketa eta bizipenetik, gure buruarekiko erabakiak hartu eta garatzeko ariketak egingo ditugu. Banaka zein taldean.

Bidea elkarrekin egiteak erosoago egiten du. Animatzen al zara?

  • Azaroaren 28, Larunbata
  • 10:00tatik 13:00tara
  • Zaldibiako Herri Antzokian

Formatzailea: Nerea Redondo Otamendi

Egoera dela eta, presentziala egitea ezinezkoa bada, Ikastaroa On line izango da. Jitsi.meet plataformaren bitartez. Izen ematea azaroaren 26 arte Karreane kultur etxean edo azpian dagoen izen emate taula beteaz.

IZEN EMATEA: Aldaketaren aurrean, orain zer?

Formakuntza tailerrean Izen ematea azaroaren 26 osteguna arte Karreane kultur etxean edo azpiko izen emate taula beteaz.