Zaldibiako Udala gutxieneko/ezinbesteko lanaldi eta lan plangintzaren arabera ari da jarduten martxoaren 23tik. Hala ere, Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legearen lehenengo xedapen gehigarria kontuan hartuta, alkatetza dekretu bidez Zaldibiako Udalaren ezinbesteko jarduerak izendatu dira. Jarraian duzue dekretua osorik.
Covid-19aren harira sortu den egoerari aurre egiteko arduraz eta pertsonen segurtasuna bermatzeko Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legearen lehenengo xedapen gehigarria kontuan hartuta:
ERABAKI DUT
LEHENA: Honako zerbitzu hauek funtsezkotzat jotzea:
Gizarte zerbitzuak:
Etxez etxeko laguntza zerbitzua eta premiazko lehengaien banaketa zerbitzua barne. “Orden SND/295/2020, de 26 de marzo, por la que se adoptan medidas en materia de recursos humanos en el ámbito de los servicios sociales ante la situación de crisis ocasionada por el COVID-19” delakoak horrela deklaratzen ditu.
Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua:
Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legearen eranskinean 20. Puntuan jasotzen du funtsezko zerbitzu bezala.
Kale garbiketa eta hondakin bilketa:
Martxoaren 29ko 10/2020 Errege Dekretu-legearen eranskinean 18. Puntuan jasotzen du funtsezko zerbitzu bezala.
Udal Arreta Zerbitzua: herritarren beharrak eta laguntza eskaerak kudeatzeko eta koordinatzeko arreta zerbitzua.
Idazkaritza-kontuhartzailetza: udal idazkaritza eta kontuhartzailetza lanak egiteko zerbitzua.
BIGARRENA:
Aurrean aipatu diren zerbitzuak udal langile hauek beteko dituzte, aipatzen diren moduan eta ordutegietan:
Gizarte zerbitzua: gizarte langilea eta administrari laguntzailea, goizeko 7:30etatik arratsaldeko 15:00etara. Etxez Etxeko zerbitzuko langileak, erabiltzaileekin adostutako ordutegiaren arabera.
Ur hornidura eta saneamendu zerbitzua: zerbitzu arduraduna/aguazila eta ordezkoa, ofiziala: goizeko 6:00etatik arratsaldeko 15:00ak arte.
Kasu honetan zerbitzu presentziala emango du zerbitzu arduraduna/aguazilak goizeko 7:30-10:00etara eta 10:30-15:00etara telelana egingo du. Kontuan izanik zerbitzu arduradun/aguazil lanpostuak disponibilitate osoa duela baliteke ordutegiz kanpo ere presentzialki kudeatu beharreko egoeraren bat sortzea.
Ofizialak berriz zerbitzu presentziala izango du, 6:30-10:30era.
Kale garbiketa eta hondakin bilketa: zeregin hau duten langileek goizeko 6:00tatik eguardiko 13:00ak arte egingo dute lan eta presentziala izango da.
Udal Arreta Zerbitzua: herritarren beharrak eta laguntza eskaerak kudeatzeko eta koordinatzeko arreta zerbitzua, presentzialki beteko dute idazkaritzako administrari laguntzaileek: goizeko 8:30etik arratsaldeko 18:00etara. Ordutegi horretatik kanpo, eta asteburu eta jaiegunetan, Alkateak eta Alkateordeak beteko dute eginkizun hau, baita Udalak osatutako boluntario sareko kideek ere.
Idazkaritza-kontuhartzailetza zerbitzua telelana bitartez emango da, goizeko 9:00-15:00etara. Zerbitzua emango dute Idazkari-kontuhartzaileak eta diruzaintzako administrariak.
HIRUGARRENA: Kontuan izanik, langile hauek bere ohiko ordutegia betetzen ez dutela egoera berezi hau pasatzen denean falta diren orduak berreskuratu beharko dira.
LAUGARRENA: Udal-plantilako gainerako langileek nahitaezko ordaindutako baimen berreskuragarria izango dute 2020ko martxoaren 30etik apirilaren 9ra (biak barne).
BOSGARRENA: Bai lanean ari diren langileak eta baita baimena dutenek ere ordainsaria jasotzeko eskubidea izango dute, ohiko zerbitzuak ematen ariko balira bezala, bai oinarrizko soldata eta bai soldata-osagarriak ere.
SEIGARRENA: Akordio honen berri ematea, bai langileei baita herritarrei ere.
ALKATEA