AMAraun ikuskizuna Zaldibiako Herri Antzokian

Oihana Iguaran dantzari eta bertsolaria eta Amaiur Luluaga dantzaria gidari dituen ikuskizun honetan, amatasunaren inguruan hausnartzen da musika, kantua eta dantza uztartuta. Enpatia eta aitortza ariketa bat amatasun mota guztiekiko, eta hausnarketa bat gizartean figura horrek betetzen duen paperarekiko. Gazte eta helduei zuzendutako ikuskizuna da. Azaroaren 4an, ostiralean, izango da gaueko 22:00etan. Jarraian informazio osoa. 

 

EGUNA: AZAROAK 4, OSTIRALA

ORDUA: 22:00etan

LEKUA:  Herri Antzokia

PREZIOA: 5 euro

SARRERA SALMENTA: azaroaren 2an, asteazkena, 17:30etik aurrera Karreane Kultur Etxean. Sarrerarik geratuko balitz soberan, emanaldia hasi baino ordu erdi lehenago salmentan jarriko dira antzokian bertan.