Zaldibiako Herri Antzokiaren kanpo txukunketa lanak amaitzen ari gara. Plazan, Toki Alai pilotalekuaren txukunketa lanak abiatu dira, gutxi gora behera bi aste iraungo dituzte lanek eta hormen txukunketa eta pintaketa lanak egitea dago aurreikusita.
Zaldibiako Herri Antzokiko lanak udal brigadak burutu ditu eta plazako Toki Alai pilotalekuaren txukunketa lanek, gutxi gora behera 12.000 eurotako aurrekontua dute.
Toki Alai pilotalekuko lanek irauten duten bitartean, plazako frontoia ez da erabilgarri egongo.