-Aralar, mundua leku den lurra- liburua argitaratu da

Aralar, mundua leku den lurra dokumentala liburu bihurtu dute. Aralar parke naturalari buruz 2018. urtean ekoitzitako dokumentalean oinarrituta dago. Argazkiak Iban Toledorenak dira, eta hitzak Idurre Eskisabel eta Lorea Agirrerenak. Landarlan Ingurumen elkartea izan da sustatzailea eta Zaldibiako Udalak ere babestu duen proiektua da. 

Argitaratu da "Aralar, mundua leku den lurra" liburua, izen bereko filmean oinarritua. Bai filmean eta baita liburuan ere babesle izan da Zaldibiako Udala. Uda partean liburuaren aurkezpen eta irakurketa antolatzeko asmoa genuen eta hala mantentzen dugu, egoerak eskatzen dituen baldintzak bermatuta ditugunean emango dugu berri. Hemen dituzue liburuaren inguruko xehetasunak.

Aste honetan jakin da Landarlanek eta On Produkzioek egindako 'Aralar, mundua leku den lurra' dokumentala, Europa mailako Natura 2000 sarietarako finalista izango dela. Jarraian dituzue dokumentalaren trailerra, Goierriko Hitzako albistea eta herritarrek filmaren alde bozka emateko lotura.