Herriko festen ondoren hasiera emango zaie aurtengo kurtso osoko kirol ikastaroei eta jarraian aurki dezakezu urriaren 4a bitarte izen ematea irekita duten kurtsoei buruzko informazioa.
Ariketa fisikoa eta osasuna: 2022-2023 ikasturtea
Herriko festen ondoren hasiera emango zaie aurtengo kurtso osoko kirol ikastaroei eta jarraian aurki dezakezu urriaren 4a bitarte izen ematea irekita duten kurtsoei buruzko informazioa.
2022/2023 KURTSOKO IKASTAROAK:
Astearte eta ostegunak, 9:15etik 10:15era
Tarifa: 15 €/ hilean
Hasiera eguna: urriaren 18a, asteartea
Ostiralak, 15:30etik 17:00era
Tarifa: 25 €/hilean
Hasiera eguna: urriaren 21a, ostirala
Astelehenak eta ostegunak, 14:30etik 15:30era
Tarifak: astean egun batean 25 €/hilean
Astean bi egunetan 35 €/hilean
Hasiera eguna: urriaren 17a, astelehena
Izen ematea: Karreane kultur etxean urriaren 4a, asteartea, baino lehen. 943 16 03 38.
OHARRAK:
OLALDEKO ZIRKUITUA: SAIO GIDATUA OSTIRALEAN
Olaldeko zirkuituan jarrita dauden makinen erabilerari buruzko saio gidatua egingo da (momentuz saio bakarra), irailaren 23an, OSTIRALA, 11:00etan, Olaldeko parkearen sarreran elkartuta.
Herritar ugarik erabiltzen dute Olaldeko osasun zirkuitua eta makinak egoki erabiltzeko eta bestelako gomendioak jasotzeko aukera izango da profesional batek gidatuko duen saio honetan.
Prezioa: dohainik eta ez dago izena eman beharrik, bertaratzea nahikoa izango da.
EKIN ARIKETARI, EKIN OSASUNARI!