Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.
COVID-19 pandemiaren bilakaeraren ondorioz, bihartik aurrera, martxoak 31, eta bestelako abisurik jaso arte, bertan behera geratzen da arropa zaharren bilketa zerbitzua, ohiz-kanpoko egoera honetan ezin baita ziurtatu bildutako arroparen segurtasuna eta gainera bildutakoa ezin da prozesatu, lan gehienak eskuz egiten baitira.
Mankomunitateak arropa birziklatzeko edukiontziak zigilatu egin behar ditu eta edukiontzietan kartelak jarriko ditu herritarrei egoera honen berri emateko.
Deia luzatzen zaie herritarrei, arropa etxean gorde eta arropa biltzeko edukiontzietan sar ez dezaten.
Bestalde, gogoratu bolumen handiko etxeko traste zaharren bilketa zerbitzua ere bertan behera utzi zela duela aste bete.
Gaineratiko hondakinen bilketa mantentzen da: errefusa/pixoihalak, organikoa, papera, kartoia, ontzi arinak, beira, sukaldeko olioa eta pilak.
Eta gogoratu: eskularruak, maskarak eta betaurrekoak ez dira inoiz edukiontzi horian sartu behar baizik eta errefusarentzako edukiontzian.