Asteartean bertan, saio txiki bat egingo da 17:00etan, makinen erabilera eta arautegia azalduz. Zerbitzuan izena eman nahi dutenek Karreane kultur etxean dute horretarako aukera. Bono motak, ordutegia eta informazio gehiago, jarraian.
Zaldibiako Udalak Luberriko kirol aretoa berritu du; kardio makinak eta indar makina gidatuak jarri ditu eta luzatze eta errekuperazio gunea egokitu. Hala, martxoaren 18tik aurrera, bazkideek norbere kabuz kirola egiteko aukera izango dute bertan.
Zerbitzua erabiltzeko hiru bono mota daude eskuragarri:
Pentsiodunek eta 25 urtez azpiko ikasleek %50eko hobaria izango dute.
Izena-eman nahi duten herritarrek albistearen beheko aldean eskuragarri dituzte izen-emate orria eta kirol aretoaren arautegia. Horiek irakurri eta sinatuta entregatu behar dira Karreane Kultur Etxean, eta erabiltzaile izateko eskaera egin ondoren, kirol aretora sartzeko giltza elektronikoa emango zaio erabiltzaile bakoitzari. Aurrez giltza elektronikoa dutenei, berriz, bertan aktibatuko zaie kirol aretoko baimena. Ordainketak banketxeko kontu korrontetik bideratuko dira, erabiltzaile bakoitzak aukeratutako maiztasunarekin.
KIROL ARETOKO ORDUTEGIA