18:00etan izango da batzarra, Karreane kultur etxeko ganbaran. Bilkuran iazko urtearen errepasoa egiteaz gain, 2026rako aurreikusitako ekimenen inguruan hitz egingo da, eta 2026ko kultur eta kirol taldeen dirulaguntza deialdiaren inguruko xehetasunak ere azalduko dira bertan.
Urtero bezala, herriko kultur eta kirol elkarteetako ordezkariekin bilera egingo du udalak. Otsailaren 25ean, datorren asteazkenean, 18:00etan izango da batzarra Karreane Kultur Etxeko ganbaran, eta bertan hainbat gai jorratuko dituzte udaleko eta herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkariek.
Udalak balio handia ematen dio herriko kultur eta kirol taldeek egiten duen lanari, eta uste du garrantzitsua dela harreman estua eta komunikazio zuzena izatea udalaren eta eragileen artean. Horregatik, asteazkeneko saiora gonbidatu nahi ditu herriko kultur eta kirol taldeetako ordezkariak, guztien artean 2026ko kultur eta kirol agenda koordinatu eta osatzeko.
- OTSAILAK 25, ASTEAZKENA
- ZALDIBIAKO KULTUR ETA KIROL ELKARTEEKIN BILERA
- ORDUA: 18:00etan
- LEKUA: Karreane kultur etxeko ganbaran