Autodefentsa feminista tailerra online

Ekainean zehar 4 saio izango dituen online tailerra antolatu dute Zaldibia, Segura eta Legorretako Udalek elkarlanean eta Emagin taldearen eskutik. Emakumeok indarkeriarekiko dugun bizipenez, erasoen identifikazioaz eta erantzun estrategiez ariko da, besteak beste. Izen ematea berdintasuna@zaldibia.eus helbidean edo Kultur Etxera deituta egin behar da maiatzaren 28a baino lehen.

Tailerrari buruzko informazioa:

Ekainaren 3,10,17 eta 23an (asteazkenak) 16:30-18:30era bitartean.

 

HELBURUAK

  • Emakumeok indarkeriarekiko ditugun bizipenak konpartitu eta biltzea.
  • Elkar entzutea eta beldur eta emozio ezberdinei buruz lasai hitz egiteko tartea eta espazioa eskaintzea.
  • Indarkeria egoerak, eraso ezberdinen identifikazioa eta indarkeriaren definizioa taldean lantzea.
  • Autodefentsaz aritzea eta autodefentsaz ulertzen duguna komunean jarri eta erasoei aurre egiteko estrategiak lantzea.
  • Erantzun, alternatiba eta estrategietan sakontzea.

 

EZAUGARRIAK

  • 2 orduko 4 saioz osatutako tailerra
  • 6-12 emakumeko* taldeak.
  • Gela telematikoaren lotura bidaliko dugu eta parte-hartzaileek ez dute aplikaziorik deskargatu beharrik izango. Interneta duen ordenagailua, tableta edo mugikorra beharko da.

Izen ematea maiatzaren 28a baino lehen berdintasuna@zaldibia.eus helbidean edo Kultur Etxera deituz.