Azken osoko bilkurako kronika
2023ko azaroaren 2an ospatu zen osoko bilkuran izandako aztergaiak eta hartutako erabakiak dituzue jarraian ikusgai.
Urriaren azken ostegunean izan beharrean azaroaren 2an egin behar izan zen bilkura idazkariaren gaixoaldia dela medio. Azaroaren 2ko iluntzeko 18:30ean hasi zen osoko bilkura eta honakoak izan ziren udalbatzak hartutako erabakiak:
AZTERGAIAK:
1. 2023ko irailaren 28an egindako bileraren aktaren irakurketa eta bere kasuan, onespena.
- Aho batez onartuta geratu zen akta.
2. Aurreko ohiko udalbatzatik Alkateak sinatutako Dekretuen zerrendari buruzko informazioa ematea.
- Azken ohiko udalbatzatik Alkateak sinaturiko dekretuen berri eman zen eta egindako galderak erantzun ziren.
3. 2024 urteko Ordenantza Fiskalen proposamenaren onarpena, hala badagokio.
- EH Bilduko 6 zinegotziren aldeko bozkekin eta EAJ-PNVko 3 zinegotzien abstentzioarekin behin-behinean onartuta geratu ziren 2024rako ordenantza fiskalak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzean, jendaurreko epea irekiko da alegazioetarako, urtero bezala.
4. "Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat" Zaldibiako Udalaren erakunde adierazpena onartzea, hala badagokio. Adierazpena irakurri
- Aho batez onartu zen puntu hau, EH Bilduko 6 zinegotzien eta EAJ-PNVko 3 zinegotzien aldeko bozkarekin.
5. Goizane Eraikineko teilatuan autokontsumorako 40 kW-tako eguzki-instalazio fotovoltaikoa jartzeko proiektua onartzea, hala badagokio.
- Aho batez onartu zen puntu hau, udalbatzako kide guztien aldeko bozkarekin.
6. 2023ko aurrekontuaren egikaritzari buruzko informazioa.
- 2023ko aurrekontua nola dijoan azaldu zen.
7. Galde erreguak
- Galde-erreguen tartean, EAJ-PNVko ordezkariek bi galdera egin zituzten. Batetik ea "Emakume Abertzaleen Batzaren mendeurreneko erakusketa" herrira ekartzeko proposamenak erantzunik baduen galdetu zuten. Alkateak erantzun zuen dokumentazioa ez zela jaso dirudienez akatsen bat tarteko eta eskuratzean aztertuko zela. Bestetik, bide publikoen inbentarioaren prozesua nola doan galdetuta, udal gobernuak adierazi zuen eskuan zituela Sendo ingeniaritza taldeak landutako alegazioen erantzun proposamenak, eta epe motzean hauek aztertu eta alegazioak egin dituztenei erantzunak eman ahal izatea espero dela. Erantzun horiek eman ondoren, berriro udalbatzara eramango da bide publikoen inbentarioa behin-betiko onarpenerako, hala badagokio.