Otsailaren 2an, ostiralean, 22:30ean Begoña Bilbaok zuzendutako "Baginaren bakarrizketak" antzezlanaz gozatzeko aukera izango da Antzokian. Sarrerak astelehenean, hilak 26, arratsaldeko 17:00etan jarriko dira salgai Karreanen. Jarraian informazio gehiago.
Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeri egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren.
Behin eta berriro antzeztu den komedia honek, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamikak sortu eta, lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, Ainhoa Etxebarriak, Itziar Urretabizkaiak eta Intza Alkainek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez.