Berdintasun, Aniztasun, Gazteria eta Hezkuntza lan-arloko bilera

Datorren astelehenean, maiatzak 24, iluntzeko 19:00etan Karreanen izango da jarraian zehazten den gaiordena izango duen arlo-bilera. Gogoan izan, batzorde eta arloak irekiak direla bertaratu nahi duten herritar guztientzat. 

GAI ORDENA:

  • Berdintasun alorrera bideratutako Foru Aldundiaren diru-laguntzak
  • Berdintasun alorrean Goierri mailan dauden proposamenak
  • “Zaldibi gaztetxoen kabi” partehartze prozesua
  • "Euskararen erabilera eta kulturartekotasuna Zaldibiako Herri Eskolan" proiektua
  • Haur eta gaztetxoentzako udako jarduerak
  • Etorri berrientzako Harrera Eguna
  • Tarte irekia